XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Profazo zen declaración oficial de sinverguenza.

Ofizialki, beraz bertsolari emakume hauek burla bertsoak egiten dituzte.

Esan dezagun ere, hau, beraz, nahiko zabaldua zegoela 4 edo 5 katurengatik ez bait da ematen lege bat.

Orduan, zein garrantzia du XIV eta XV gn. mendetan datu hauek arkitzeak.

Lehengo, niretzat, inportantea da bertsolaritza ez dela betiko, betikotasun linea hori hartzen bada, hau da, bertsolaritza ez da, seguru asko, beti gauza bera izan eta gure bertsolaritzaren konzeptua XIX gn. mendetik aurrera ezagutu dugun bertsolariaren arauera sortutako konzeptua da, beraz, ikaragarri mugatua.

Eta gaur daukagu joera esateko: kanta epikoak ez dira bertsolariak, horiek literaturaren historiara; koplak, horiek ez dira bertsoak, folklorea dira; erromantzea, hori ez da bertsolaritza.

Beno, nik uste dut horiek danak bertsolaritza izan direla, bakarrik beste inguru sozial batetan, beste forma batzuetan eta beste funtzio sozial batzuekin eta bai eta jende ere egina.

Bistan dago andere noble batek eta guduetan kanta bat egiten zuenak beste eskola batekin, beste giro batetan eta beste entzuleentzat egiten zuela bere bersoa eta zer esanik ez plazan, edo ez dakit nori burla egiteko bertsoak jartzen zituen profazada edo lotsagabe batek.

Beraz, bi giro sozialetan zegoen bertso diferentea eta entzulego ere ezberdina.

XVI gn. mendeko datuak bilduaz, ez dut orain xeheki joan nahi, baina nik, behintzat, forma desberdin hauek bereziko nituzke bertsolaritzan: 1.- Arkitzen dira garbi-garbi bertsolaritzatik datozenak, bertsolaritzaren forma guztiak dauzkatena eta da, nola ez, eliz-bertsoa; (...).